XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 1982garreneko Jorrailaren 7ko ERABAKIA, Tolosako Guztizko Egitamuan, San Blas Auzoango Lur-zati bat eskola-baliapiderako zermugatzeari buruzko alderdi batzuen Aldakuntzari buruz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du: Tolosako Guztizko Egitamuan, San Blas Auzoango Lur-zati bat eskola-baliapiderako zermugatzeari buruzko alderdi batzuen Aldakuntza-Egitasmoari behin-betiko onarpena ematea.

Erabaki hori, arduralaritza-auzipideetan, behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharreko den arazoa lehengoratzeko eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da iragarpen hau argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean, HI3-186/80-P03-A zehaztapidetza agirian egongo da nornahik ikus dezan, Gipuzkoako Foru-Ahaldundiko Jauretxeko 3garren oinean dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 7.

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 1982garreneko Jorrailaren 7ko ERABAKIA, Zarauzko San Pelayo bizitokirako Eraberritutako Hirigintza-Egitasmoaren zehaztapidetzari buruzko erabakian ezarritako akatsak zuritzeari buruz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du:
Euskal Herriko Kontseilu Nagusiko Lurralde-Antolakizun eta Ingurugiro-Kontseilaritzaren 1980garreneko Epailaren 28ko erabakian ezarritako baldintzak bete direla aldarrikatzea eta horren ondorioz, Zarauzko San Pelayo bizitokirako Eraberritutako Hirigintza-Egitasmoaren behin-betiko onarpenari egiterakortasuna ematea.

Erabaki hori, arduralaritza-bidean, behin-betikoa da eta horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharreko den arazoa lehengoratzeko eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da iragarpen hau argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean, HI3-189/79-P-43 zehaztapidetza agirian egongo da nornahik ikus dezan, Gipuzkoako Foru-Ahaldundiko Jauretxeko 3garren oinean dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 7.

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.